2018ko otsailak 9

Bizkaia Aretoa, BILBO

Aurkezpena

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak sustatu du familia eta haurtzaroaren inbertsiorako instituzioen arteko hitzarmen baten sinadura, eta horren bitartez nahi da egituratu koordinatutako politiken pakete bat izaera estrukturala duten ondorengo bi fenomeno hauei erantzuteko:

  • Jaiotzen tasa baxua eta, gehienbat, familia-proiektua hasteko eta desiratzen duten seme-alaben zenbatekoa izatea zailtzen duten traben iraunkortasuna.
  • Seme-alabak dituzten familien zailtasun ekonomiko handienak –horren adierazle garrantzitsuenetako bat da haurren pobreziaren hazkuntza– eta desberdintasunen belaunaldi arteko transmisioa hausteko gero eta gehiago hazten diren zailtasunak.

Hitzarmenak biltzen dituen konpromisoak gauzatuko dira plan eta arautegien garapen desberdinen bitartez eta, oso bereziki, EAEko Familien Sostengurako Instituzioen arteko IV. Planean, 2018ko lehenengo seihilekoan landuko dena.

Plan honetako oinarriak ezartzeko asmoz, Eusko Jaurlaritzako Familia Politika eta Aniztasunaren Zuzendaritzak jardunaldi hauek antolatu ditu, eta honen bitartez familia eta haurtzaroaren premia eta aurre egiteko modurik egokienen inguruko gogoetan sakondu nahi da.

Jardunaldia bideratzen da familia eta haurtzaroarentzako zerbitzuen arloan lan egiten duten pertsona eta erakunde horiei guztiei, hau da, Hirugarren Sektoreko erakundeak, haurtzaroaren arloan lan egiten duten gizarte-zerbitzuetako profesionalak, hezkuntza, gizarte-hezkuntza edo osasunaren arloetako profesionalak, etab.